XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berri Orokorrak.

LOYOLAKO San Iñaziok, gure zaindari andiak, ogeita amar urte ebazala, bere bizikera osorik aldatzeko erabagi gogorra artu eban.

Ordurarte munduko gauzaen serbitzuan bizi izan ondoren, ordutik aurrera Jaungoikoaren serbitzuan emongo eban bere bizitza.

Elburu barria jarri eutsan bere izateari: Dana, bizitza osoa, Jaungoikoaren aintzarik gorenerako; dana Jaungoikoaren aintzarik gorenerako; dana Jaungoikoaren aintzarik andienarako.

Andik aurrera, elburu orren serbitzurako utzi eban bere izate osoa.

Dana Jaungoikoaren serbitzurako: burua eta biotza, gorputza eta gogoa, adimena eta naimena.

Jaungoikoaren aintzarako serbitzuak, baña, ez dira izaten beti bardiñak.

Jaungoikoak ez dausku eskatzen beti bat.

Eta askotan Jaungoikoak eskatzen deuskuna ez da izaten guk uste genduana.

Ori olan dala-ta, santuak, be, askotan aldatu egin bear izan ebezan euren asmoak.

San Pedrok Tabor mendian geratu gura izan eban: Jesusek, baña, ez eutson baieztu.

San Paulok, Jaungoikoari serbitzeko ustean, kristiñauen aurka jarri zan; Jesusek, bere garaian, oartu eutson: Ez da ona egiten dozuna; Neuk erakutsiko deutzut zer egin bear dozun Aitaren serbitzuan.

Xabierko San Frantziskok nai bizi-biziz gura izan eban Ebanjelioa Txinara eroatea.

Eta, azkenez, Txinako ateetara eldu zanean, Jaungoikoak zerura deitu eban.

Olan, ere, jazo yakon San Iñaziori.

Sarri, bere asmoak utzi eta Jaunaren naia bete bear izan eban.

Olantxe gorde eban bere eginbear gorena: Dana jaungoikoaren aintzarik andienarako.